EUSKARALDIA

Euskaraz hitz eginez, batak bestea mugitu egiten du, eta besteak bata, hizkuntza inertziak eraldatuz. Lehen hitzetik euskaraz eginda, edo ahal den guztietan -ulertzen gaituzten guztietan- euskara erabilita, mugitu egiten ditugu solaskideak, eta jendartea bera.

Eta Euskaraldia bera ere, horrela mugitzen dugu, elkarrekin. Horregatik eskerrik asko Euskaraldiarekin mugitzeagatik, mugiarazteagatik, janzteagatik!

Zure ekarpenarekin Euskaraldia ikusgarriagoa da; horrez gain, euskaltzaleen mugimendua indartzen duzu.

 Elkar mugituz egingo dugu!